sprig-1449267
slide1
slide2
previous arrow
next arrow

RUMIN ENEA, gure landetxea, arabako Villaverde herrian kokatuta dago. Ehun urtetik gorako etxea da, 1.880koa, harrizko horma lodiekin egina. Aurreko jabeek, Rufinak eta Ferminek, proiektuaren izenaren jatorria inspiratu zuten.

 

RUMIN ENEAn ahalik eta gehien kontserbatu nahi izan ditugu etxearen jatorrizko materialak, harrizko hormak bezala. Gure eskuekin konpondu ditugu etxeko altzari zaharrak. Altzariak eta lanparak diseinatzera ere ausartu gara, sabaiko habe zaharren egurrak berrerabiliz.

 

Etxea zaharberritzeko egitura indartu da, habe berriak jarri dira eta etxea osorik birgaitu da. Giro erosoa, familiarra eta landatarra lortzeko. Ondo hornitutako etxe baten esentzia eta erosotasuna galdu gabe. Familientzat eta bikoteentzat landetxe aproposa da landa-inguruan.

Zerbitzuak

Sofa-ohea

Guztiz hornitutako sukaldea

Wifia

Mendiaren ikuspegia

Kapsulen kafe-makina

Telebista

Guztientzako txokoa

Euri-efektuko dutxa

Arreta pertsonala

Berokuntza

Ile-lehorgailua

Sehaska 2 urtetik beherako umeentzat (doan)

Ordaintzeko moduak

Egonaldiaren egunean bertan ondaindu ahal izango da, eskudirutan edo txartelakin, zuretzat erosoena dena. Zuk aukeratu!

Zer deritzozue gutaz?

Inés Elío Lamarca

Casa con encanto

“Buen alojamiento muy cerca de las principales ciudades como Vitoria, Bilbao, Pamplona, Logroño… puedes hacer senderismo, coger setas, visitar museos, iglesias… La limpieza genial, además de detalles por parte de la recepción. Volveremos sin duda en las próxima ocasión que tengamos un puente.

Fecha de la estancia: diciembre 2021″