Kantabria/Toloño mendilerro ikusgarriaren parean dago gure RUMIN ENEA landetxea, 40 biztanle inguru dituen Arabako herri txiki batean. Lagran udalerrikoa da, Pipaon eta Lagranekin berarekin batera. Udalerri osoa Kantabria/Toloño mendilerroaren magal aldapatsu eta basotsuen oinean dago; Euskal Herriko mendikaterik hegoaldekoenean. Iparraldean Arripa mendiak eta Ega ibaiaren urak, kilometro eskas batera jaoitzen dena, babesten duten gain txiki batean kokatuta dago herria. 731 metroko altitudea.
Bere historia 1.257tik ezagutzen da (XIII. Mendea), non hainbat dokumentutan aipatzen den, beti Lagran herribilduko herrixka bezala. Gatzagako kondeena izan zen, eta haren oinordekoena, Hijarko dukeena. Herrigunea San Andres elizaren inguruan antolatuta dago, muino txiki baten gainean.
Villaverdek San Andres du zaintzaritzat, nahiz eta herriko jaiak Gurutze Santuaren egunean, irailaren 14an, ospatzen diren, Santo Kristo baseliza dela eta. Erakarpen elizkoiaren gunea da beti, eta batez ere Villaverdek Okoneko ermitara egiten dituen errogatiben hasiera gisa.
Gizarte eta aisialdi gune bat dauka, herriko eskola zaharra izan zen eraikinean, bolatoki polit batekin eta haurrentzako parke batekin. Harraska eta errota ere baditu.
Arabako Mendialdeko zonalde honetako eraikin bereizgarri batzuek osatzen dute herri hau. Eraikin horien artean, egurrezko bilbadurak dituzten eraikin batzuk daude.
Ikusi beharrekoak
Kultura
San Andres eliza, Villaverde.
Santo Cristo baseliza, Villaverde.
Usatxi Museo Etnografikoa, Pipaon.
Okon baseliza, Bernedo.
Harresizko atea, Urizaharra.
Ibilbideak
Baselizen ibilbidea.
Kobazulo artifizialen ibilbideak.
5 ibilbide Arabako Mendialdean zehar.
GR-38, Ardoaren eta Arrainaren ibilbidea.
BTT ibilbideak.
Mendi-ibiliak – trekking.
Beste gauza batzuk
Onddo/perretxiko bilketa (denboraldian).
Hipika.
Bitxikeriak
Villaverde ezagutu nahi baduzu, Eva García Sáenz de Urturik idatzitako trilogiaren trama gertatzen den herria, hau da zure aukera.
Villaverde Krakeren jaoterria da. Oraindik bere aitona bizi den herria eta familia haren etxean biltzen da maiz. Hogei biztanle baino ez dituen herri txiki hau Arabako Mendialdeko Kuadrillan kokatuta dago, Kantabriako mendilerroaren parean, Toloño mendilerroa ere deitua.
Herritik gertu, Otxate eta San Vicentejo daude. Bertan, ermita tenplario bat dago. Erdi Aroko irudikapen piktorikoak gortetzen ditu, besteak beste, bikote hermetiko bat edo bikote ezkondu alkimiko bat; Adan eta Eva edeneko lorez inguratuta daude, eguzkiloreak diruditenak.
Bestalde, Otxate herri fantasma bat da, 1934an abandonatuta
Nobela honen trama gertatzen den tokiei buruz gehiago jakin nahi baduzu, sakatu esteka honetan.