Etxeko arauak
Ezustekorik edo gaizki ulerturik gerta ez dadin, beharrezkoak diren baldintza batzuen berri eman behar dizuegu.
RUMIN ENEAn baieztatutako erreserba guztiek honako baldintza orokor hauen menpe daude.
ESKURAGARRITASUNA ETA ERRESERBAREN BAIEZTAPENA
Ez dugu onartzen RUMIN ENEAren instalazioen erabilerarik edo egonaldirik erreserabaren barrespenean ezarritako pertsona gehiagori.
Arau hori betetzen ez bada, RUMIN ENEAren jabeek eskubidea izango dute egoki irudutzen zaizkien neurriak hartzeko, baita etxetik irtenarazteko ere.
Erreserba RUMIN ENEAren banku-kontuan zenbateko osoaren %25ta sartuta formalizatuko da. RUMIN ENEAk erreserba berresten duenetik gehienez 48 orduko epean egin beharko da, izena eta sarrera-data adierazita.
Epe hori igarota, ordainketa hori jaso ezean, RUMIN ENEAk ostatua beste ostatu-hartzaile batzuei proposatzeko eskubidea izango du.
Gainerakoa RUMIN ENEAra iristean ordainduko da.
Banku-transferentziaren kostua ostatu-hartzailearen kontura izando da, eta ezingo da inoiz alokairuaren kostutik kendu.
Egonaldi luzeetarako prezioak RUMIN ENEArekin kontsultatu.
SARRERA: 15:00 – 19:00
(aldez aurretik jakinarazita, beste ordutegi bat adostu daiteke)
RUMIN ENEAn 15:00etatik 19:00etara sar daiteke.
Etorri baino 30 minutu lehenago 661 472 883 telefonora deitzeko eskatzen dizuegu, mesedez.
Aldez aurretik jakinarazi ezean, ostatu-hartzaileak ostatura iristeko aurreikusitako eguneko 19:00ak baino lehen okupatu beharko du apartamentua. Bestela, ordu horretatik aurrera, beste ostatu-hartzaile batzuek alokatu ahal izango dute apartamentua.
Ordutegi honen ondoren etortzeko asmoa baduzu, jakinarazi iezaguzue, mesedez, eta nahi duzun ordutegian ostatua hartzen saiatuko gara.
Derrigorrezkoa da ostatu-hartzaile guztiek RUMIN ENEAk Ertzaintzari bidali behar dion okupazio-fitxa betetzea eta sinatzea, baita ostatu-hartzaileak eskatutako zerbitzuak jasotzen dituen sarrera-fitxa bat ere. Dokumentu hau bi aldeen arteko kontratua da (RUMIN ENEA eta erreserba egin zuen pertsona).
RUMIN ENEAk ostatu-hartzaileari faktura aurkezten duen unean ordaindu behar du. Nolanahi ere, erreklamazio bat aurkezteak ez du ordainketa horretatik salbuesten.
Ez da txeke pertsonalik onartzen, ezta 100€-tik gorako billeterik ere.
IRTEERA: 12:00ak baino lehen.
(aldez aurretik jakinarazita, beste ordutegi bat adostu daiteke)
Egonaldia bukatutakoan, aldez aurretik bestelakorik adostu ezean, ostatu-hartzaileek ostatua utzi beharko dute irteera eguneko 12:00ak baino lehen.
8:00ak baino lehen irten nahi baduzue, aurreko egunean jakinarazi iezaguzue.
EZEZTAPENAK ETA ITZULKETAK
Egonaldia luzatzeko aukera posible izango da, betiere RUMIN ENEA prest badago. Kasu horretan, ordaindu beharreko prezioa berriz kalkulatuko da, indarrean dauden salneurrien arabera. Erreserba zabaldu eta baieztatuko da eskatutako aurrerapena ordaindu ondoren.
RUMIN ENEA ados badago, data aldaketa bat negoziatu ahal izango da. Erreserba egunak ezin izango dira inola ere murriztu.
Ostatu-hartzaile bat eskainitako zerbitzuarekin pozik ez badago, lehenbailehen jarri behar da harremanetan RUMIN ENEArekin. Horrela, gauzak argitu ahal izango dira zure egonaldian bertan.
Erreserba bat bertan behera utziz gero, aurreratutako zenbatekoari penalizazio-portzentaje bat aplikatuko zaio, jakinarazten den aurrerapen egunaren arabera. Horren ondorizko gastu guztiak ostatu-hartzailearen kontura izango dira.
Aurrerapen egunak | Penalizazio-portzentajea |
0-7 | %100 |
8-15 | %60 |
16-30 | %40 |
31 egunetik aurrera | %5 |
Bi aldeen artean hitzartutakoa baino lehenago ostatua uzten bada, egonaldirako adostutakoaren zenbateko osoa kobratuko da, eragindako kalte-galerengatik.
Eskaintza berezietan arau hauek aldatu ahal izango dira, hala zehazten bada.
Bonuak ezin dira ezeztatu.
Halaber, erreserbatutako gauak bete gabe egonaldian zehar egindako ezeztapenei ere, arau guzti hauek aplikatuko zaie.
ORDUTEGIA
Sartzeko eta irteteko ordutegiak errespetatu behar dira. Horiek betetzen ez badira, 10 euroko gehigarria kobratuko da berandutze-ordu bakoitzeko.
OSTATU-HARTZAILEAREN IDENTIFIKAZIOA
Segurtasun eta babes arrazoiengatik, RUMIN ENEAn izena eman ez dutenek ezin dute ostatua bisitatu edo erabili. Arau hau betetzen ez bada, RUMIN ENEAren jabeak egokitzat jotzen dituen neurriak hartzeko eskubidea izango du, baita ostatua utzarazteko ere.
2 urtetik beherako umeentzat doako sehaska dugu.
Aipatutako betebeharrak betetzen ez badira, RUMIN ENEAk bere irizpidearen arabera, ostatu-hartzaileari ostatua bertan behera uzteko eskatzeko eskubidea du, eta ostatu-hartzaileak es du inoloako konpentsaziorik jasotzeko eskubiderik izango.
GARBIKETA
Apartamentuetako izarak eta eskuohialak 4 egunean behin aldatzen dira. Apartamentua 12:00ak baino lehen jaso eta libre utzi beharko da, aldatu ahal izateko; hala ez bada, egin gabe geratuko da.
Zerbait behar baduzu, jakinarazi iezaguzu, mesedez.
JOKAERA
Ostatu-hartzaile guztiak jokaera zuzenaren erantzuleak dira. Ostatu-hartzaileetako edozeinek modu egoki eta arduratsuan jokatzen ez badu, RUMIN ENEAk ostatutik ateratzeko eskatzeko eskubidea du, eta ostatu-hartzaileak ez du inolako konpentsaziorik jasotzeko eskubiderik izango.
ERANTZUNKIZUNA
RUMIN ENEAk ez du bere gain hartzen ostau-hartzaileak jasandako edozein galera, kalte, ezeztapen edo gastu gehigarriren gaineko erantzunkizuna. Ezta jabearen kontroletik kanpo dagoen beste edozein arrazoiren gaineko erantzunkizuna.
RUMIN ENEA ez du bere gain hartzen objetuak galtzearen edo ahaztearen erantzunkizuna. Hala ere, apartamentuak garbitzean aurkitzen badute, ez da eragozpenik egongo emandako helbidera jasotzean ordaintzeko bidaltzeko.
RUMIN ENEA-tik tresnak, oheko arropa, eskuohialak, mantak eta abar ateratzea debekatuta dago.
Ostatu-hartzaileen erantzunkizuna da instalazioak behar bezala erabiltzea. Kalterik gertatuz gero, ostatu-hartzailearen kontuan kargatuko dira.
RUMIN ENEAk eskerrak eman nahi dizkizu etorkizunean egonaldiak atseginagoak izan daitezen eskaintzen dizkiguzun iradokizunengatik.
Ostatu-hartzaileek RUMIN ENEAn esperientzia ona izatea dugu helburu nagusia. Hutsune bat aurkituz gero, eskertuko genizueke ahalik eta azkarren jakinaraztea, egonaldian bertan gauzak argitzeko aukera emateko
Mesedez, gogoan izan irteera ordua 12:00etan dela.
Erreklamazio-orriak ostatu-hartzaileen eskura daude.
RUMIN ENEAn ez dira animalirik onartzen.
RUMIN ENEAn erretzea debekatuta dago.
Erabiltzen ez diren geletako argiak itzali behar dira energia aurreztea bultzatzeko.
Ostatua eta bestelako zerbitzuak RUMIN ENEA eta ostatu-hartzailearen artean adostutako epean hartuko dira. Aldez aurretik hitzartutako epearen edozein luzapen edo murrizketa RUMIN ENEArekin kontsultatu beharko da.